Trantsizio Santua

francorey

20-N, Franco, Suárez ahobero-egiazaleegia (gaixoa…), oposizio antifrankista (Carrillo ere) eta “Trantsizio Santuaren” inguruan beste zenbait klabe, gaur ekartzen dugun kolaborazioaren eskutik. Marxek arrazoia zuen (noski!): lehenengo tragedia bezala, ondoren fartsa bezala.

Orain dela egun gutxi batzuk Pakito diktadorearen heriotzaren urteurrena izan zen eta egun horietan, ohitura izaten den bezalaxe, urte haietan gertatu zenaren inguruko kontakizuna berriz ere errepikatu egin ziguten prentsan. Aurten, La Sexta kateak Suarezek errepublikaren inguruko erreferenduma nola saihestu zuen kaleratu egin zuen.

adolfo-suarez-no-sometio-a-referendum-la-monarquia-por-si-perdiamos

Adolfo Suárez (1995eko elkarrizketa) (iturria: La Sexta).

Urte luzez, Frankismo eta Trantsizio garaiko ikerketa historiografiko garrantzitsuenek antzeko diskurtsoa defendatu izan dute: besteak beste, prozesuan “errege kanpetxanoak” izan zuen paper zuzendaria eta elite txiki batzuen borondate erreformista zintzoa azpimarratzen ziren “demokrazioarako” ezinbesteko giltza bezalaxe. Gainera, beste faktore batzuei garrantzi erabakigarria ematen zitzaien, hala nola, Espainian egondako aldaketa ekonomiko sakonak, “klase ertain” moderatuaren existentzia eta oposizioaren (hau da, gorri arriskutsuen) bigarren mailako papera. Erregimenaren historiografia ofizialak kontakizun mitiko eta apaingarriz betea eraikirik zuen, Trantsizioa “baketsua”, “eredugarria” eta beste herrialde batzuetara esportagarria zela argudiatuz.

1139297868_910215_0000000001_album_normal

Juan Carlos I.a, estatu-buru (iturria: El País).

Baina azkeneko urteetan, oposizioari bere papera behingoz errekonozitzen dioten lan akademikoak publikatzen joan dira, orain arte leporatu zitzaion oztopo edo traba izaera deuseztatuz.

Aldi berean, kaleetan, 78ko erregimenaren aurkako iritzia handitzen joan da. Lan akademiko hauetan, Trantsizioaren izaera gatazkatsua errekonozitu egin da. Carme Molinero, Pere Ysàs, Xavier Domenech (podemita), Pau Casanellas, Ferran Gallego edo bestelako ikertzaileek hala defendatzen dute behinik behin.

16a1-represion

Bartzelona, 1976 (iturria: HistoriaSiglo20).

Pako (gixajoa!) hil eta gero, Arias Navarrok eta Fragasaurioak, -erregearen laguntzaz, jakina- Francorik gabeko Franquismoa izendatu zen proiektua ezartzen saiatu ziren, esan nahi baita, diktadurari azaleko zenbait erreforma eginez diktadura bera mantentzea helburu zuen saiakera burutu zuten. Saiakerak gutxi iraun zuen ordea, 1975ko abendutik 1976ko ekainera bitarte.

Oposizioaren mobilizazio olatuak (Gasteizeko urtarriletik martxora bitartekoak bereziki) izan ziren franquismoaren legitimitatea higatu egin zutenak, saiakera erreformista kale eginaraziz. Eta are gehiago, Suarez gobernura ailegatu zenean, antifrankismoaren presioak neurri demokratizatzaileak hartzera behartu zuen, nahiz eta hura ere bere aurrekoak bezain frankista zen.

Historiografian Trantsizioan haustura politikorik izan zen edo ez oraindik eztabaidagai da. Halakoa edo bestelakoa izan, argi dagoena da prozesua oposizioak baldintzatu egin zuela. Eta oposizioa mota ezberdinetako “gorri-separatistek” osatzen zuten: PCEko errebisionista-carrillistek, kristau aurrerakoiek, … Euskal Herrian bereziki garrantzitsuak izan ziren sektore erradikalenak: ezker muturrekoak (letra zopa ulergaitza osatzen zuten alderdi txino eta trotskoak) eta ezker abertzalea.

05-enfrentamientos

Gasteiz, 1976 (iturria: La H/historia en la memoria).

Orokorrean langile mugimenduak izan zuen protagonismo nagusia. Langile Komisioetan bildutako proletalgo berriak, lan arloko aldarrikapenak defendatzeko greba ugari egin zituen, eta aldarrikapen horiexek izan ziren mugimenduaren motor nagusia, baina pixkanaka, beste aldarrikapen batzuk gehitzen joan ziren: elkartasuna (lehendabizi), nazio auzia eta amnistia (beranduxeago) bezalako aldarrikapenek gatazka soziala lan mundutik arlo politikora -eta lantegitik kalera- eraman zuten.

interviu-313-19820512-1291

(Iturria: Interviú)

Baina oposizioak diktadura eraisteko ahalmena izan zuen arren, ez zen bere proiektu propioa ezartzeko gauza izan. Oposizioko indarrek diktadura eraisteaz gain kapitalismoa ere eraitsi zuten, baina ez zen posible izan. Batzuek horren erantzukizuna PCEren traizioari leporatu zioten. Batek daki zer gertatuko ote zen Carrilloren alderdiak ausartago jokatu izan balu!

Satrus

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s