23-Fko ipuina

pueblos-que-parecen-sacados-de-cuentos-de-hadas20-960x430

Bazen behin, diktadura batetik atera berri zen urruneko erreinu batean, frankismora itzuli nahi zuen militar gaizto eta maltzurren talde bat. Militarrek errege prestuaren laguntza izanen zutela pentsatuz, hainbeste estimatzen zuten garai hartara bueltatzeko estatu kolpe bat ematea erabaki zuten. Baina errege gazte eta zintzoak ezetz esan eta konstituzioa errespetatuko zuela aitortu zuen telebistan. Ondorioz, saiakera kolpista hura porrotean geratu zen. Eta hala bazen edo ez bazen, ipuina kalabazan sartu zen eta erregimenaren prentsak kontakizun hegemoniko bihurtu zuen.

Izan ere, 23-Fan gertatukoaz esan diren gauza gehienei, kondaira eta asmakizun bihurtzeko izaki magikoak baino ez zaizkie falta. Baina, istorio honen Historia oso bestelakoa izan zen.

Frankoz geroztik, Suarezen gobernua ezinean zebilen eta krisi politikoak bata bestearen atzetik zetozen etengabe. Eskuin muturra, ETA eta GRAPOren atentatuek zein krisi ekonomikoak, zor publikoak eta langabeziak estutasun handitan jartzen zuten gobernua. Hori zela eta, estatuko boteretsuenen artean ezpata zarata (ruido de sables) zegoela esaten zen, hau da, egoera zuzentzeko neurri azkar baten beharra zegoela esaten zen (golpe de timón/mano dura).

Komentatzen denaren arabera estatu kolpe bat emateko konspirazio ugari zeuden garaian. Sektore atzerakoi eta zurrunenak estatu kolpe “indartsu” baten aldekoak ziren. Beste batzuek aldiz, estatu kolpe “bigun” baten aldekoak ziren –Charles de Gaullek 1958ean Frantzian emandakoaren antzekoa-. Azken plan honen jakinaren gainean, eskuineko eta ezkerreko alderdi politikoetako gidariak, kazetariak, militarrak, zein enpresariak zeuden. Horien guztien nahia Suarez paretik kendu, alderdi garrantzitsuenen arteko kontzentrazio nazionaleko gobernu bat eratu -militar bat buru zuelarik- eta konstituzioa behin behinean indargabe uztea zen.

Hori guztia gutxi balitz, Suarez eta erregearen arteko harreman pertsonala izugarri kalteturik zegoen. Txoritxoren batek esan duen bezalaxe, Joan Karlos saltsa hartan sarturik zegoen ere eta kontzentrazio gobernu bat eratzearen iritzikoa zen. Enegarren krisi politikoaren ondorioz, Suarezek dimisioa eman zuen eta orduan plana martxan jarri zen. Operazioaren buru erregearen konfiantzazkoa zen Alfonso Armada militarrak saiakera kolpista ezberdinen arteko hurbiltzea bultzatu zuen dena ongi atera zedin.

Eta azkenean, “Armada Operazioa” burutzeko egun handia ailegatu zen. Horretarako, pailazo bibotedun bati parlamentua har zezan agindu zioten. Eta hori izan zen planaren akats handienetako bat. Lehendabiziko momentutik estatu kolpe txapuzero hark huts egin zuen. Pailazo hura XIX. mendeko jeneralen modura sartu zen parlamentura, tiroka eta garrasika. Eta jakina, tiro hotsak ez ziren kolpe biguna antzezteko modurik egokiena. Gainera, gau hartan bertan, Armada parlamentura joan zen bere burua kontzentrazio gobernuko buru bezala proposatzera. Tejerok, ordea, plan hura errefusatu zuen. Izan ere, Tejero askoz ere atzerakoiagoa zen eta Armadak proposatu zion kontzentrazio gobernua, ezkerreko zenbait politikariren parte hartzearekin, ez zitzaion gustatu.

Erregeak kolpearen porrotaz konturatuta, eta bere irudia garbitzeko, gertatzen ari zenarekin zerikusirik edukiko ez balu bezala egin eta kolpea arbuiatu zuen, telebistaz emititutako bideo mitifikatu haren bidez.

Saiakera kolpistak ez zuen hasieran helburua bete, baina zentzu batean egoera “zuzentzea” lortu zuen. Espainian inoiz haustura gertatzeko aukerarik egon bazen, estatu kolpea eta gero, mehatxu kolpistak kikildurik, ezkerreko alderdiek euren aldarrikapen tradizionalak leundu zituzten eta militante askok borroka uzteko erabakia hartu zuten. Beste askok, PCE edo PSOEren jardun instituzionalean jarri zuten esperantza eta kaleko edo lantegiko militantzia abandonatu zuten. Mehatxu hark eragin efektiboa izan zuen, eta bestalde, monarkia demokraziaren alde lerratu zen erakunde demokratiko bezala legitimatu zen.

Betidanik, erregeak estatu kolpea gelditu egin zuela esan ziguten. Baina berez, erregea eta garaiko eliteko beste kide asko, kolpearen prestakuntzaren parte izan ziren. Egun hartan gertatukoaz, oraindik azaldu gabeko argi-ilun ugari dago. Badaezpada ere, erregimena -Jordi Evole sasiprogrearen parodiazko telebista saio batean (estekak hemen eta hemen)- erregea inplikatzen zuen edozein teoria irrigarri uzteaz arduratu zen, errealitatea ezkutzeko asmoz.

Bukatzeko, hona hemen ipuin honen inguruko hainbat “material osagarri”.

(Bideo honetan, 35:00 minututik 37:00 minutura, Anasagastik planaren prestakuntzaren detaile parregarri bat kontatzen digu).

(…eta azkena).

Satrus

Anuncios

Un comentario en “23-Fko ipuina

  1. Pingback: Violentos y demócratas: cómo fue el paseo por la “movida vasca” en Vitoria-Gasteiz | Grupo Arqueología Social

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s